Baldintza orokorrak

Edozein aldaketa edo itzulketa egiteko gehieneko epea 15 egun naturalekoa da. Entregatzen denetik aurrera hasiko da epea.

Itzulketek 4,95 euroko kostua dute garraio gisa, eta itzuli beharreko guztizkotik deskontatuko da.


Aldaketek 9,90 euroko kostua dute joan-etorriko garraio gisa.



Aldaketak

Jantzi beraren taila edo kolorea aldatu dezakezu. Ezin dira jantziak aldatu.

Aldaketa horiek egiteko, zure aldaketa-nahiaren berri eman behar diguzu, kaixo@serigrafia.eus helbidearen bidez.

Posta elektronikoan adierazi behar diguzu zein den zure eskaeraren erreferentzia, eta zein jantzi itzuliko dituzun eta zergatik egin nahi duzun aldaketa.

Eskaera berrikusi eta eskatutako jantzien stocka dugula egiaztatu ondoren, garraio-kostuak ordaindu beharko dituzu eta banatzaile bat bidaliko dugu zure etxera aldaketa egiteko.

Itzulketak

Jantziek egoera onean egon behar dute, eta dagokien faktura eta etiketa izan behar dituzte.

Itzulketa eskatzeko, mezu bat bidali behar duzu kaixo@serigrafia.eus helbidera, eskaera zenbakia adieraziz. Mezuaren gorputzean itzuli nahi dituzun jantziak deskribapena behar dugu, eta eskertuko genizuke azaltzea zein den itzulketaren arrazoia, modu honetan hobetzen joan gaitezen.

Datu guztiak egiaztatu ondoren, garraiolari bat bidaliko dugu zure paketea jasotzera, 24 eta 72 ordu bitarteko epean.

Itzulketa eskaera jasotzen dugunean eta egoera onean dagoela berrikusten dugunean egiten da. Txartelean ordaintzeko epea zure banketxearen araberakoa da.

Itzultzearekin zalantzarik edo gorabeherarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure helbide elektroniko honetan: kaixo@serigrafia.eus edo 948 637 167 telefono-zenbakian.

Serigrafia.eus-ek beretzat gordetzen du ezarritako epetik kanpo jakinarazitako edo bidalitako itzulketak edo jaso ziren baldintza berberetan ez dauden jantziak baztertzeko eskubidea.

ITZULKETA ALDAKETA

New Account Register

Already have an account?
Log in instead Or Reset password