Zenbaki osoa + egutegia (8 partehartze)
Tripontzia egutegia erosten duten guztien artean, guztira 52.000 euro zozketatuko ditugu.
Lehen saria: 30.000€ zenbaki + serie sarituarentzat
2.000€ zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat (7x2.000€)
Bigarren saria: 8×1.000€
Erosketa eta zozketaren inguruko xehetasun gehiago beherago.
* Egutegiaren erosketa burutzearekin batera e-postaz helaraziko dizugu
** Tripontzia egutegia erostean, erosi duzun hilabetearen amaieran (urtarrila bada zozketaren bezperan), posta elektronikoz jasoko duzu zozketan parte hartzeko txartela
*** Erosketa burutzean jasoko duzun txartela ausazkoa izango da.
Bizi dugun garai ziurgabe honetan, zer aginduko diguten zain geratzeko joera izaten dugu, nor berean, bakartuta. Baina sinestuta gaude, une latzetan, inoiz baino gehiago, komunitatea dugula babesgune, eta komunitatea sostengatzen duten sareak babestea baino ziurtasun handiagorik ez daukagula. Halaxe egin duzu zuk: Tripontzia erosita, babesa eman diozu Gure Eskuri, eta honekin batera, kulturgintzari, irabaziak erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika indartzera ez ezik, euskal kulturgintza babestu eta sustatzeko proiektu batera bideratuko baitira.
Elkarri eskua emateko unea da.